19 iraila, 2016

Hegazti zerrenda

Ramón Arambarri

Ramón Arambarri

Euskal Batzorde Ornitologikoaren asmo nagusien artean dago Euskal Autonomia Elkarteko hegaztien ereduzko zerrenda bat osatzea. Dagoeneko horretan ari gara lanean eta helburua da lehenbailehen izatea gure esku EAEko hegaztien zerrenda ofizial eta bakar bat, gure lurraldean erregistratuta ditugun espezie guztiak identifikatzeko, euren egoera eta mehatxu-maila zehazteko, eta espezie bakoitzaren kontserbaziorako beharrezko diren neurriak ezartzeko.

Esan bezala, zerrenda hau osatzea da Batzorde Ornitologiko honek hartutako lanen arteko nagusia. Helburu hori gauzatzeko, batzordekideen irizpideak jarraitzeaz gain, hainbat adituren iritzia ere jasotzen ari gara.

Zerrendak etengabe eguneratuko dira. Hona hemen azkenengo bertsioa (2016ko abendukoa, ‘161216_Bertsioa‘):